Páginas

Páginas

viernes, 28 de octubre de 2011

Mapa Kontzeptuala Spicynodes erabiliz

Nuevas Tecnologías en Educación Infantil_Resumen

Nuevas Tecnologías en Educación infantil_el rincón del ordenador

sábado, 22 de octubre de 2011

LEHENENGO HAUSNARKETA

    Orain arte egindako lanarekin, gai honi buruzko oinarrizko nozioak hartzea izan da lortu nahi izan dudana. Eskola 2.0 proiektuari buruz ezer gutxi nekien eta horri buruz gehiago informatzea nuen helburu. Bestalde, blogaren erabileran trebatzea ere beste helburuetako bat zen. Blogean hainbat gauza egiten ikastea lortu nahi nuen.
    Orokorrean, lana egiten gustura sentitu naiz. Informazio asko dago eta egindako laburpenaren bidez, gainetik bada ere, eskola 2.0 proiektua ezagutzen hasi naiz. Blogari dagokionez, gustatu zait bertan xaltseatzen ibiltzea.
    Esan bezela, oinarrizko nozioak lortu ditut lan honekin. Oraindik gauza asko dauzkat ikasteko, pixkanaka pixkanaka joango naiz.
    Lan honetan aurkitu ditudan zailtasunen aurrean, niretzat oinarrizkoena, gai honen inguruan nuen ezjakintasuna izan da. Zerotik hasi naiz eta informazio asko dago. Beraz, dena batera ezin da ikasi, poliki-poliki.
    Ikasitako gauzen artean, nire egunerokotasunean erabiltzeko balioko didaten tresnak erabiltzen ikasi dut. Alde batetik, Pelutxe proiektua gustatu zait Haur Hezkuntzan aurrera eramateko. IKTak erabiltzeko modu egokia iruditzen zait, baita komunikazioa eta irudimena  lanatzeko ere. Bestetik, bloga ere erabil dezaket egunerokotasunean, eta bertan jarri interesgarriak iruditzen zaizkidan informazio, bideo, argazki...
   Lanerako erabili dudan metodologiari dagokionez, nahiko egokia iruditu zait. Eskola 2.0 ren web orritik informazioa irakurtzen hasi nintzen eta gero pixkanaka toki ezberdinetako informazioa irakurri nuen. Bideo batzuk ere ikusi nituen. Irakurritako informazio eta bideon bidez, esperientzia ezberdinak ezagutu nituen. Blogarekin berriz, ikasteko mudurik egokiena, hura ibiliz dela pentsatzen dut eta dexente erabili dudala iruditzen zait, gauzak frogatzen aritu naizela.
    Noski, beti egoten da hobetu daitezkeen aspektuak. Informatuta egotea ezinbestekoa da, berrikuntzen jakinaren gainean egoteko. Honetaz aparte, erabilpena oso garrantzitsua iruditzen zait. Erabili eta hobetzeko prest egon behar gara benetan hobetu nahi badugu.
    Amaitzeko, niretzat erabilgarri den tresna bat dela iruditu zait bloga. Momentuz ez dut uste IKT gaikoak ez diren gauzetarako erabiliko dudanik, baina etorkizunean baliteke baietz. Nire lanean, haurrak oso txikiak dira, 0-2 urte bitartekoak, baina familiekin harremanak izateko modu bat izan daiteke.

miércoles, 19 de octubre de 2011

LEHENENGO SAIOA

Gaur izan dugu IKTen inguruko lehen saioa. Gai honi buruz ditugun nozioak partekatu ditugu gelakideen artean eta lanari ekin diogu. Ordenagailuen gelara joan gara eta bakoitzak Blog bat sortu dugu. Hemendik aurrera, egiten ditugun lanak, bideo interesgarriak, artikuluak... gure blog-ean jarriko ditugu. Nahiko galduta ibili naiz saio honetan, niretzat guztiz berria baita gai hau.
Egin beharreko lana ere aurkeztu digu. Momentuz, eskola 2.0 proiektua ezagutu behar dugu eta honen laburpen bat egin.

ESKOLA 2.0

Hau da Eskola 2.0ri buruz egindako lana

Eskola 2.0

jueves, 13 de octubre de 2011

lunes, 10 de octubre de 2011

PELUTXE PROIEKTUA

Pelutxe Proiektuari buruzko informazio ezberdinak begiratzen aritu naiz eta Urretxuko Gainzuri ikastetxeko bideo bat topatu dut. Beraiek Pelutxe Proiektuan parte hartzen dute eta praktikara nola eramaten duten azaltzen du bertako irakasle batek. Proiektuari buruz pixka bat gehiago jakiteko ondo dagoen bideo bat iruditu zait, beraz, hemen jartzen dut nahi duenarentzat

http://www.youtube.com/watch?v=r4YulQGOXvw

viernes, 7 de octubre de 2011

Teknologia berriak: TIEC kongresua

Hemen jartzen dudan artikulua 2002.urtekoa da. Orduz geroztik IKTak geroz eta gehiago eta azkarrago murgildu dira eskoletan, baina oraindik askori ez zaigu gertukoa egiten gai hau.
Artikulu honetan, TIEC kongresuan ateratako ondorioak aipatzen dira; hala nola, IKTen erabilpena kontestu baten barruan kokatzeak duen garrantzia edo IKTek, berez, ez dituztela hezkuntzan ager daitezkeen arazoak konpontzen.
Tokian tokiko errealitatea ezagutzea eta, hau, aintzat hartzea funtsezkoa iruditzen zait, bai IKTak edo baita beste edozein proiektu  txertatzerakoan ere. Erabilpen desberdina eman beharko zaie, kasu ezberdinetara egokituz.


http://www.hikhasi.com/artikulua/767

miércoles, 5 de octubre de 2011

IKT-ak Haur Hezkuntzan


IKTen inguruko lehen saioan, blog hauxe egin dut. Aurretik blog batzuk ikusi nituen arren, sekula erabili gabe nengoen horrelakorik eta pixkanaka ari naiz familiarizatzen.

Gai honetan, IKTak eskolan, eta batez ere Haur Hezkuntzan, duten erabilpena ikusiko dugu. Ea beharrezkoak diren, ea nola erabiliko ditugun... galdera hauek argitzen joango garela uste dut.

Ez dago ukatzerik, gaur egungo gizartean, teknologia berriek duten garrantzia. Niri teknologia berriak onuragarriak iruditzen zaizkit, betiere, hauei ematen zaien erabilpena zainduz. Hauxe da, hain zuzen ere, guri, etorkizuneko irakasleoi dagokigun lan garrantzitsuetako bat. Teknologia berrien erabilpen ona bermatu behar dugula iruditzen zait eta, hauei, ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatu.
Nire etorkizuneko ikasleak izango direnei hau guztia irakatsi nahi badiet, lehenik eta behin, nik ikasi beharko, beraz, badut nahiko lan!