Páginas

Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta saioak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta saioak. Mostrar todas las entradas

domingo, 18 de diciembre de 2011

LAUGARREN SAIOA

Hau izan da gure laugarren eta azken saioa. Taldeka, gai honen inguruan izan dugun esperientzia azaldu diegu beste gelakideei. Power Point bat prestatu genuen aurkezpen hau egiteko. Aurkezpenak aberasgarriak iruditu zaizkit, besteen ikuspuntua zein den jakiteko eta ideiak berriak hartzeko ondo etorri zaigula iruditu zait. Orain ikt informea osatzea falta da. Jakintza ikastolara egindako bisitan ikusitakoarekin, ikt-en praktikari buruzko hainbat datu bilduko ditugu.

martes, 22 de noviembre de 2011

HIRUGARREN SAIOA

Hirugarren saioa bikoitza izan dugu, gauza dexentetaz hitz egiteko aukera eman digu, beraz. Blogaren egiturak nolakoa izan behar duen esan digu Joxemik. Paper zorroa izeneko leiho berri bat ireki dugu, bertan gure lanak, hausnarketak, ondorioak eta guk nahi adina gauza igotzeko. Paper zorro honetan laburpentxo bat azalduko da eta gero esteken bidez egingo dugu lana.
Gure lanak entregatzeko garaian baliagarria izango den aurkibide automatikoa egiten ikasi dugu. Word ek ematen duen aukera erraz bat da, baina ez nuen ezagutzen.
Taldeko lanak egiteko garaian google docs erabili dezakegula azaldu digu. Hau frogatu genuen gure lan taldean eta, egia esan, tresna erosoa da taldekideak ez baldin badira gertukoak. Dokumento bakar bat sortu dezakegu taldekide guztien artean.
Hurrengo lana azaldu digu. Lan "potoloa" oraingo hau. Informe bat egin behar dugu IKTen inguruan. Horretarako ikastetxe batera joan behar gara, bertako errealitatea ezagutzera. Ipuin digital bat ere egin behar dugu eta haurrekin esperimentatu.

Bigarren saioa

Bigarren saio honetan, iada, badakigu pixka bat gehiago. Gauza asko ditugu oraindik ikasteko, gaur argi geratu den bezala. Gure blog-ari forma ematen aritu gara. Eskola 2.0 proiektuaren nondik norakoak jakinda, egin dugun lana blog-era igo dugu. Horretarako scribd erabili dugu. Programa honen izena entzunda nuen, baina sekula erabili gabe. Sinplea da, programa horrek artxiboak igotzeko aukera ematen dizu eta gero, geure blog-ean txertatu dezakegu igo duguna. Bideoak, argazkiak ... blogera igotzen aritu gara. Pixka bat praktikatuz gero, nahiko erraza izango dela uste dut.
Orain bigarren lanari ekin behar diogu. Horretarako liburu bat irakurri behar dugu: Nuevas Tecnologías en Educación Infantil. Honen laburpen bat egin ondoren, mapa kontzeptual bat egin behar dugu. Horretarako Spicynodes programa erabili behar dugu, ea nola ateratzen den!

miércoles, 19 de octubre de 2011

LEHENENGO SAIOA

Gaur izan dugu IKTen inguruko lehen saioa. Gai honi buruz ditugun nozioak partekatu ditugu gelakideen artean eta lanari ekin diogu. Ordenagailuen gelara joan gara eta bakoitzak Blog bat sortu dugu. Hemendik aurrera, egiten ditugun lanak, bideo interesgarriak, artikuluak... gure blog-ean jarriko ditugu. Nahiko galduta ibili naiz saio honetan, niretzat guztiz berria baita gai hau.
Egin beharreko lana ere aurkeztu digu. Momentuz, eskola 2.0 proiektua ezagutu behar dugu eta honen laburpen bat egin.

miércoles, 5 de octubre de 2011

IKT-ak Haur Hezkuntzan


IKTen inguruko lehen saioan, blog hauxe egin dut. Aurretik blog batzuk ikusi nituen arren, sekula erabili gabe nengoen horrelakorik eta pixkanaka ari naiz familiarizatzen.

Gai honetan, IKTak eskolan, eta batez ere Haur Hezkuntzan, duten erabilpena ikusiko dugu. Ea beharrezkoak diren, ea nola erabiliko ditugun... galdera hauek argitzen joango garela uste dut.

Ez dago ukatzerik, gaur egungo gizartean, teknologia berriek duten garrantzia. Niri teknologia berriak onuragarriak iruditzen zaizkit, betiere, hauei ematen zaien erabilpena zainduz. Hauxe da, hain zuzen ere, guri, etorkizuneko irakasleoi dagokigun lan garrantzitsuetako bat. Teknologia berrien erabilpen ona bermatu behar dugula iruditzen zait eta, hauei, ahalik eta probetxu gehien ateratzen saiatu.
Nire etorkizuneko ikasleak izango direnei hau guztia irakatsi nahi badiet, lehenik eta behin, nik ikasi beharko, beraz, badut nahiko lan!