Lauhilabeteko honetan hainbat lan egin ondoren, ateratako ondorio nagusia, etorkizunean baliagarriak egingo zaizkidan hainbat tresna ezagutu, eta erabiltzen ikasi dudala da. Sentsazio horrekin geratu naiz, etorkizun hurbil batean, gelan egin ditugun lanak (bloga, ipuin digitala, power pointa…) nire bizitzako beste alor batzuetan erabiliko ditudala.
Egindako lanekin eta ikasitako gauza berriekin gustura nago. Ikt-en inguruan ezer gutxi jakitetik, mundu horretan sakontzen hasi naizela iruditzen zait. Orain, gelatik kanpo jarraitzea dagokit, atzean geratu nahi ez badut. Izan ere, denok dakigu, eta orain lehen baino garbiago, ikt-ek gizartean betetzen duten papera.
Gauza bat oso argi geratu zait; ikt-ak beharrezkoak iruditzen zaizkit eskoletan, teknologien gizartean gauden heinean. Baina hori baino argiago geratu zait hauen erabilpena gaur egun, tamalez, exkaxa, desegokia dela oraindik. Ez dut gaitzetsi nahi zenbait eskoletan egiten ari diren lan txukuna, baina, orokorrean, ikt-en inguruko gai hau marketin hutsera mugatzen dela iruditzen zait. Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu behar ditugu, benetan aukera zabal eta interesgarriak baitira.
Lan indibidualak zein taldeko lanak egin ditugu. Honetaz gain, beste taldeen lanak ere ezagutu ditugu. Beharrezkoa iruditu zait neure edo geure esperientziak besteekin konpartitzea. Lan indibidualak ondo egon daitezke, baina, taldeak egin ditzakeen ekarpenek ez daukate mugarik. Gainera, teknologia berrien gaia, gaur egungo gaia da. Orain urte batzuk ikasi genuenak ez genuen teknologia berriekin ikasi eta gure gelan, gehienontzat, gai berria izan da. Geure ikuspuntuak konpartitzea eta teknologia berrien inguruan ditugun zalantzak guztion artean hitz egitea aberasgarria iruditu zait.
Orain, helburutzat, irakasle garen egunean, teknologia hauei behar bezalako erabilpena ematea daukat. Etengabeko formakuntza batekin lortu daitekeen zerbait bezala ikusten dut.
Ongi etorri nire blog-era. Ikt-en inguruko lanak eta beste hainbat informazio interesgarri aurki dezakezu bertan.
Mostrando entradas con la etiqueta lana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lana. Mostrar todas las entradas
sábado, 14 de enero de 2012
INFORME TIC
Ordiziako Jakintza ikastolara bisita egin ondoren, hona hemen osatutako informea
Informe Tic
Informe Tic
miércoles, 7 de diciembre de 2011
martes, 22 de noviembre de 2011
viernes, 28 de octubre de 2011
miércoles, 19 de octubre de 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)