Páginas

Páginas

sábado, 14 de enero de 2012

ONDORIOAK

Lauhilabeteko honetan hainbat lan egin ondoren, ateratako ondorio nagusia, etorkizunean baliagarriak egingo zaizkidan hainbat tresna ezagutu, eta erabiltzen ikasi dudala da. Sentsazio horrekin geratu naiz, etorkizun hurbil batean, gelan egin ditugun lanak (bloga, ipuin digitala, power pointa…) nire bizitzako beste alor batzuetan erabiliko ditudala.
Egindako lanekin eta ikasitako gauza berriekin gustura nago. Ikt-en inguruan ezer gutxi jakitetik, mundu horretan sakontzen hasi naizela iruditzen zait. Orain,  gelatik kanpo jarraitzea dagokit, atzean geratu nahi ez badut. Izan ere, denok dakigu, eta  orain lehen baino garbiago, ikt-ek gizartean betetzen duten papera.
Gauza bat oso argi geratu zait; ikt-ak beharrezkoak iruditzen zaizkit eskoletan, teknologien gizartean gauden heinean. Baina hori baino argiago geratu zait hauen erabilpena gaur egun, tamalez, exkaxa, desegokia dela oraindik. Ez dut gaitzetsi nahi zenbait eskoletan egiten ari diren lan txukuna, baina, orokorrean, ikt-en inguruko gai hau marketin hutsera mugatzen dela iruditzen zait. Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu behar ditugu, benetan aukera zabal eta interesgarriak baitira.
Lan indibidualak zein taldeko lanak egin ditugu. Honetaz gain, beste taldeen lanak ere ezagutu ditugu. Beharrezkoa iruditu zait neure edo geure esperientziak besteekin konpartitzea. Lan indibidualak ondo egon daitezke, baina, taldeak egin ditzakeen ekarpenek ez daukate mugarik. Gainera, teknologia berrien gaia, gaur egungo gaia da. Orain urte batzuk ikasi genuenak ez genuen teknologia berriekin ikasi eta gure gelan, gehienontzat, gai berria izan da. Geure ikuspuntuak konpartitzea eta teknologia berrien inguruan ditugun zalantzak guztion artean hitz egitea aberasgarria iruditu zait.
Orain, helburutzat, irakasle garen egunean, teknologia hauei behar bezalako erabilpena ematea daukat. Etengabeko formakuntza batekin lortu daitekeen zerbait bezala ikusten dut.

INFORME TIC

 Ordiziako Jakintza ikastolara bisita egin ondoren, hona hemen osatutako informea
Informe Tic

viernes, 13 de enero de 2012

BIGARREN HAUSNARKETA

Bigarren hausnarketa honetan, jada, ez naiz sentitzen hasi berri bat. Lehenengo hausnarketa idazterakoan, oinarrizko nozioez jabetzen ari nintzela aipatu nuen. Oraingo honetan gaian sakontzen jardun dudala esan dezaket.
Lan desberdinak egin ditut. Rosalia Romeroren liburua (Nuevas Tecnologías en Educación Infantil) irakurtzen hasi nintzen. Liburu hau oso baliagarria egin zait, izan ere oso praktikoa da. Teoria azaltzen du eta, hau, praktikara eramateko adibide eta proposamen ugari jartzen ditu. Hasiera batean, ez nuen ikusten ordenagailuak gelan bete zezakeen papera, ezin nuen irudikatu. Liburua irakurri ondoren hasi nintzen ordenagailuak gelan eman zezakeen jokoa ulertzen.
Ondoren, ikt-ak errealitatean eta bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Horretarako, Olatz, Aroa eta hiruok Jakintza ikastolara joan ginen. Bertako errealitatea ezagutu genuen eta, egia esan, oso gustura egon ginen egin ziguten harrerarekin. Prestutasun osoa agertu zuen irakasleak gure galderei erantzuteko eta ahal zen neurrian laguntzeko.
Liburuan ikusitako teoria eta geure eskoletan bizi den errealitatea konparatzeko aukera izan nuen esperientzia honekin.
Ipuin digital bat ere egin genuen, hau Olatz eta Aroarekin. Ipuin digitala erreminta interesgarria iruditu zait eta burutu genuen jarduera honekin, ipuin digital bat egiteko aukera desberdinekin esperimentatzen ibili ginen.
Ikus entzunezko lan bat ere egin genuen gure bisita nola joan zen pixka bat azalduz. Movie Maker programak ematen dituen aukerak ikasteko aukera izan genuen. Aurretik ezagutzen nuen zertxobait, baina, oraingo honetan, gehiago sakontzeko aukera izan dut.
Amaitzeko, power point baten bidez egindako lana gure ikaskideei erakutsi genien. Denen artean konpartitzea esperientzia oso aberasgarria izan da, gure bizipenez gain, besteenekin ere asko ikasi dut.
Lan hauek egiten oso ondo sentitu naiz. Asko ikasi dut ikt-en erabilpenari buruz, ideiak hartu ditut eta baliabide berriak erabiltzen trebatu naiz.
Nik uste dut dezente bete ditudala nituen helburuak. Oraindik asko hobetu daiteke, hori dudarik gabe, baina modu sinpleenean eginda ere, gauza berri asko egin ditut.
Buruhausteak ere izan ditut lan hauek egiten. Batez ere, ordenagailuarekin izan ditut arazoak. Bideoen formatoekin nahiko lan izan dut. Baina azkenean, insistentziaz bada ere, lortu dut nahi bezala igotzea blogera!
Nahiz eta lan pixkat kosta, horrela ikasten dela iruditzen zait, saiakerak eginez. Hurrengo batean ere, horrela arituko naiz beste esperimentu berriren batekin.
Hobetzeko erabili egin behar dira praktikan jarritako tresna eta baliabide guztiak. Esperientzia da hobetzeko modu eraginkorrena.
Dudarik gabe, niretzat eta nire lanarentzat baliagarriak dira egindako lanak. Ipuin digitala, esaterako, lan egiten dudan haurreskolan erabili dezaket. Ikus entzunezko lanak ere, bai nire bizitza sozialean eta baita lanean ere egin ditzaket. Orokorrean, gauza praktikoak egin ditugu eta probetxua aterako diedala iruditzen zait.

domingo, 18 de diciembre de 2011

TALDEKO AURKEZPENA

Laugarren saioan, esan bezala, aurkezpenak egin genituen taldeka. Hona hemen geurea

LAUGARREN SAIOA

Hau izan da gure laugarren eta azken saioa. Taldeka, gai honen inguruan izan dugun esperientzia azaldu diegu beste gelakideei. Power Point bat prestatu genuen aurkezpen hau egiteko. Aurkezpenak aberasgarriak iruditu zaizkit, besteen ikuspuntua zein den jakiteko eta ideiak berriak hartzeko ondo etorri zaigula iruditu zait. Orain ikt informea osatzea falta da. Jakintza ikastolara egindako bisitan ikusitakoarekin, ikt-en praktikari buruzko hainbat datu bilduko ditugu.

IPUIN DIGITALA

Azkenean lortu dugu musika eta ahotsa sartzea. Power Point-a bideoan bihurtu dugu. Horretarako acoolsoft programa erabili dugu. Programa hau internetetik jeisteko aukera dago.

miércoles, 7 de diciembre de 2011