Páginas

Páginas

sábado, 22 de octubre de 2011

LEHENENGO HAUSNARKETA

    Orain arte egindako lanarekin, gai honi buruzko oinarrizko nozioak hartzea izan da lortu nahi izan dudana. Eskola 2.0 proiektuari buruz ezer gutxi nekien eta horri buruz gehiago informatzea nuen helburu. Bestalde, blogaren erabileran trebatzea ere beste helburuetako bat zen. Blogean hainbat gauza egiten ikastea lortu nahi nuen.
    Orokorrean, lana egiten gustura sentitu naiz. Informazio asko dago eta egindako laburpenaren bidez, gainetik bada ere, eskola 2.0 proiektua ezagutzen hasi naiz. Blogari dagokionez, gustatu zait bertan xaltseatzen ibiltzea.
    Esan bezela, oinarrizko nozioak lortu ditut lan honekin. Oraindik gauza asko dauzkat ikasteko, pixkanaka pixkanaka joango naiz.
    Lan honetan aurkitu ditudan zailtasunen aurrean, niretzat oinarrizkoena, gai honen inguruan nuen ezjakintasuna izan da. Zerotik hasi naiz eta informazio asko dago. Beraz, dena batera ezin da ikasi, poliki-poliki.
    Ikasitako gauzen artean, nire egunerokotasunean erabiltzeko balioko didaten tresnak erabiltzen ikasi dut. Alde batetik, Pelutxe proiektua gustatu zait Haur Hezkuntzan aurrera eramateko. IKTak erabiltzeko modu egokia iruditzen zait, baita komunikazioa eta irudimena  lanatzeko ere. Bestetik, bloga ere erabil dezaket egunerokotasunean, eta bertan jarri interesgarriak iruditzen zaizkidan informazio, bideo, argazki...
   Lanerako erabili dudan metodologiari dagokionez, nahiko egokia iruditu zait. Eskola 2.0 ren web orritik informazioa irakurtzen hasi nintzen eta gero pixkanaka toki ezberdinetako informazioa irakurri nuen. Bideo batzuk ere ikusi nituen. Irakurritako informazio eta bideon bidez, esperientzia ezberdinak ezagutu nituen. Blogarekin berriz, ikasteko mudurik egokiena, hura ibiliz dela pentsatzen dut eta dexente erabili dudala iruditzen zait, gauzak frogatzen aritu naizela.
    Noski, beti egoten da hobetu daitezkeen aspektuak. Informatuta egotea ezinbestekoa da, berrikuntzen jakinaren gainean egoteko. Honetaz aparte, erabilpena oso garrantzitsua iruditzen zait. Erabili eta hobetzeko prest egon behar gara benetan hobetu nahi badugu.
    Amaitzeko, niretzat erabilgarri den tresna bat dela iruditu zait bloga. Momentuz ez dut uste IKT gaikoak ez diren gauzetarako erabiliko dudanik, baina etorkizunean baliteke baietz. Nire lanean, haurrak oso txikiak dira, 0-2 urte bitartekoak, baina familiekin harremanak izateko modu bat izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario