Páginas

Páginas

PAPER ZORROA

Aurkezpen pertsonala 

Naiara Telleria naiz, Haur Hezkuntzako ikaslea. Aurten bigarren maila egiten ari naiz erdibertaratze modalitatean. Modalitate honetan ikasten dugun talde bakarra gara EHUn. Paper zorro hau, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgaian sortu dut eta bertan, egindako lanak, hausnarketak eta beste hainbat infomazio jarriko ditut nahi dituenaren eskura.

 Lanak
  • Lehenengo saioan, eskola 2.0 proeiktua ezagutze aldera, laburpen bat egin behar genuen. Ondorengo link hau ireki eskola 2.0 proiektuari buruzko nire lana ikusteko.
  • Bigarren saioan, gure iritziak pixka bat elkartrukatu ondoren, blogari forma pixka bat gehiago ematen ikasi genuen. Hurrengo lana "Nuevas Tecnologías en Educación Infantil" liburuaren laburpena eta mapa kontzeptuala egitea izan da. Mapa kontzeptuala egiteko spicynodes programa erabili dugu. 
  • Hirugarren saioan, gauza dexente sakondu ditugu. Geroz eta profesionalagoak gara! IKT informe bat egin behar dugu. Ikusentzunezko lan bat eta ipuin digital bat egin ditugu. Jakintza ikastolan egon ginen goiz batez eta bertan ateratako argazki eta bideoekin lan polita egin dugu. Egindako bideoa Minus programara igo dut, gero blogean sartzeko. Lehendabiziko ipuinari musika jarri diogu eta bigarren ipuinari ahotsa. Ez genuen lortzen ahotsa eta musika batera jartzea, baina azkenean lortu dugu! Hona hemen gure ipuin digitala.
  • Laugarren saioa azkenekoa izan da. Talde guztien aurkezpenak ikusi eta bizitako esperientzia elkarbanatu dugu. Hona hemen gure lana aurkezteko erabili dugun Power Point-a. Orain ikt informea osatzea falta da.
 Hausnarketak
  •  Hasi gara pixkanaka lanean eta hasieran zalantzak izan arren, gauza dexente ikasi ditut dagoeneko. Lehenengo hausnarketa gisa, interesgarria iruditu zait irakurritakoa eta egindakoa. Informazio asko dago eta pixkanaka barneratzen joango naiz, momentuz pertsonalki balioko didatelako eta etorkizunean nire lanean aplikatzeko.

Infomazio interesgarria 
Ondoren jartzen dudan blog hau oso interesgarria iruditu zait eta gure lanerako baliagarria. Hegoak astinduz eta mundua zabalduz du izena.
Ondorioak
Lauhilabetekoa amaitu dugu eta honekin batera ikt gaia ere amaitutzat eman dugu. Informazio desberdinak irakurri ondoren, lan batzuk aurrera eraman, errealitate ezberdinak ikusi ... hona hemen gai honekiko ateratako ondorioak