Hirugarren saioa bikoitza izan dugu, gauza dexentetaz hitz egiteko aukera eman digu, beraz. Blogaren egiturak nolakoa izan behar duen esan digu Joxemik. Paper zorroa izeneko leiho berri bat ireki dugu, bertan gure lanak, hausnarketak, ondorioak eta guk nahi adina gauza igotzeko. Paper zorro honetan laburpentxo bat azalduko da eta gero esteken bidez egingo dugu lana.
Gure lanak entregatzeko garaian baliagarria izango den aurkibide automatikoa egiten ikasi dugu. Word ek ematen duen aukera erraz bat da, baina ez nuen ezagutzen.
Taldeko lanak egiteko garaian google docs erabili dezakegula azaldu digu. Hau frogatu genuen gure lan taldean eta, egia esan, tresna erosoa da taldekideak ez baldin badira gertukoak. Dokumento bakar bat sortu dezakegu taldekide guztien artean.
Hurrengo lana azaldu digu. Lan "potoloa" oraingo hau. Informe bat egin behar dugu IKTen inguruan. Horretarako ikastetxe batera joan behar gara, bertako errealitatea ezagutzera. Ipuin digital bat ere egin behar dugu eta haurrekin esperimentatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario